KAE liga

Astillerorentzat bandera eta liga

Data: 
2009-08-30 20:16

Astillerok garaipen berri bat lortu du gaur goizean Portugaleten eta aldi berean KAE1 liga irabaztea lortu du. Bigarren Pasai Donibane sailkatu da, zeinek ligaren sailkapenean ere bigarren postua lortu duen. Hirugarren Itsasoko ama sailkatu da.

Honenbestez liga amaitu da eta hasierako susmoak betez dira eta Astillerok bere nagusitasuna erakutsi du ligan zehar, jokatutako 15 estropadetatik 12 lortuz.

Portugaleteko sailkapena hurrengoa da:

Astillerok garaipena lortu du Zierbanan

Data: 
2009-08-29 22:12

Astillerok garaipen berri bat lortu du gaur arratsaldean 'Petronor banderan'. Bigarren postuan Pasai Donibane sailkatu da eta hirugarren postuan Isuntza.

Sailkapena ondokoa izan da:

KAE1 liga bere azken txanpan sartzen da

Data: 
2009-08-27 16:28

KAE1 ligako azken bi estropadak asteburu honetan jokatuko dira Zierbena eta Portugaleten. Inolako istripurik edo antzekorik gertatzen ez bada Astillerok irabaziko du liga eta Pasai Donibane izango da bigarren. Biek hurrengo urten TKE ligan jokatzeko eskubidea ematen duen play-off estropadarako txanda lortuko dute.

Hondarribian, Camargon eta San Pedron estropadak astebururako

Data: 
2009-08-21 18:08

Asteburu honetan TKE eta KAE1 ligako bina estropada jokatuko dira. TKE ligan larunbatean Hondarribiako ikurriña jokatuko da arratsaldeko bostetatik aurrera eta igandean Pasaian izango da hitzordua 'Kofradiaren XV. ikurriña' jokoan jartzen delarik.
KAE1 ligan larunbateko estropada Kantabria aldean izango da, Camargon hain zuen ere, 'XIX bandera de Camargo' jokatuko delako. Igandean, aldiz, 'Hondarribiko XIV. promozio estropada' jokatuko da.

Astillerok bere hortan jarraitzen du

Data: 
2009-08-17 19:06

Astebukaeran Castroko XXXVII BANDERA jokatu zen eta Astillerok garaipen berri bat lortu zuen. Bigarren postua Pasai Donibanerentzat izan zen eta hirugarrena aldiz Itsasoko Amarentzat.

Sailkapena hurrengoa da:

Astillerok beste garaipen bat gehiago

Data: 
2009-07-25 17:55

Astillerok garaipen berri bat lortu du gaur goizean Lekeition eta ez dirudi oraingoz inorrek bere nagusitasunari aurre egiteko prest dagoenik. Bigarren postuan Pasai Donibane sailkatu da eta ligaren bigarren postuan dago hirugarrenarekin tartea handituz.

Aipatzekoa, gaur bigarren txandan arraun egiten zuten Orio eta Kaiarribak hirugarren eta laugarren postuak lortu dituztela.

Sailkapena ondokoa izan da:

Estropadaz beteriko asteburua

Data: 
2009-07-24 18:03

Uztaileko azken asteburua den honetan, asteburua estropadaz beterik datorkigu, 8 estropada hain zuzen ere.

Batetik emakumeak berriro lehian egongo dira euskotren ligan eta ACT ligakoekin batera 'Marina de Cudeyo' Pedreñan eta 'Plantziako ikurriña' Plentzian jokatuko dituzte.

KAE1 ligan estropadak Isuntza eta Pasai aldera doaz 'El Correo ikurriña. BBK sari nagusia' eta 'Pasaiako ikurriña' jokatuko direlarik hurrenez hurren.

Astillerok berriro ere asteburuko bi banderak irabazi ditu

Data: 
2009-07-19 20:42

Asteburu honetan ere aldaketa gutxi egon dira KAE1 ligako goiko postuetan, Astillerok berriro ere asteburuko bi estropadak irabazi baititu.

Estropaden emaitzak hurrengoak dira:

II BANDERA BIXIGU FESTA - ORIO ESTILORA

"Orio estilora"

Data: 
2009-07-18 09:29

Gaur arratsaldean KAE1 ligaren jardunaldi berri bat jokatuko da Orion "Orio estilora" jaialdiaren barruan.

Beste ekintza askoren artean, estropadak 16:30 tan hasiko dira "Orioetilora emakumeen I. ikurriña"-rekin non emakumeen lau traineru lehiatuko diren: Astillero, Getaria-Tolosa, Hondarribia eta Zumaia.

Ondoren 16:50ak aldera KAE1 ligako estropadari hasiera emango zaio.

Estropada ETB-k zuzenean eskainiko du.

Castro eta Astillero estropadak binaka irabaziz

Data: 
2009-07-12 21:34

Asteburu honetan TKE eta KAE1 ligaren bina jardunaldi jokatu dira eta Castro eta Astilerro izan dira irabazleak hurrenez hurren.

Asteburuko emaitzak hauek dira:

TKE liga