TKE liga

Play-off-ak eta TKE liga erabakiko dira asteburuan

Data: 
2010-09-18 09:15

Azkenik iraila bukaera iritsi da eta asteburu honetan TKE ligari amaiera emango zaio azken bi asteetako geldialdiaren ondoren. Honekin batera TKE ligan hurrengo urtean jardungo duten traineruak erabakitzeko play-off -a ere jokatuko da.

Lehen zita gaur arratsaldean izango da Bermeon. Lehenengo txandan, play-off-a jokatuko duten untziak arituko dira erlojupekoan: Santurtzi, Camargo, Samertolameu eta Zumaia. 4,3 2 eta 1 puntu banatuko dira sailkapenaren arabera eta igandean, estropada jokatu ondoren, puntu gehien batzen dituzten bi traineruak hurrengo urtean TKE ligan arituko dira.

Castrok etxeko bandera eraman du

Data: 
2010-08-29 13:49

Castrok nagusitasun haundiz irabazi du aurten KAE ligako bere lehen bandera, etxean jokatutako estropadan. Lehen luze oso parekatu baten ondoren, ziaboga eman eta Castrokoek bukaerararte handitu besterik ez duten tartea lortu dute. Atzetik, hirugarren luzean bazirudien Urdaibai hurbiltzen ari zela baina Bemeotarrek ezin izan dute ezer egin eta etxekoek bandera irabazi dute marka berria ezarriz. Hirugarren postuan Orio sailkatu da, atzetik aurrera etorrita eta laugarren postua bigarren txanda irabazi duen San Pedrorentzat izan da.

Sailkapenak:

XII Bandera Flaviobriga

2010-08-29 12:00, Castro Urdiales

1 tanda
PostuaKaleaTaldeaZiab. 1Ziab. 2Ziab. 3Denbora
13Kaiku04:4909:4714:5919:48,12
21Hondarribia04:5109:5015:0519:57,30
34Zumaia04:5509:5615:1320:17,46
42Zarautz05:0510:1315:4320:59,92
2 tanda
PostuaKaleaTaldeaZiab. 1Ziab. 2Ziab. 3Denbora
14Pasai San Pedro04:5209:3714:5619:47,48
22Tiran04:5309:5115:1219:54,42
31Pedreña04:5509:4815:0720:04,08
43Astillero04:5609:5315:1720:17,94
3 tanda
PostuaKaleaTaldeaZiab. 1Ziab. 2Ziab. 3Denbora
12Castro04:5309:3214:4519:27,84
21Urdaibai04:5209:3814:5319:43,16
34Orio A.E.04:5309:4115:0119:45,64
43Pasai Donibane04:5209:4115:0219:47,62
Sailkapen orokorra
PostuaTandaTaldeaDenboraDif.
13Castro19:27,84-
23Urdaibai19:43,1616,16
33Orio A.E.19:45,6418,18
42Pasai San Pedro19:47,4820,20
53Pasai Donibane19:47,6220,20
61Kaiku19:48,1221,21
72Tiran19:54,4227,27
81Hondarribia19:57,3030,30
92Pedreña20:04,0836,77
101Zumaia20:17,4649,90
112Astillero20:17,9449,90
121Zarautz20:59,921:32,32

Urdabai ligan sendo Orion irabazi ondoren

Data: 
2010-08-29 10:50

Urdabaik garaipen garrantzitsu bat lortu zuen atzo Orion balizek, berriz ere, baldintzatu zuen estropada batean.

Estropada hasi aurretik kanpoko baliza bat mugitu egin zen eta baliza hau besteekin lerrokatzeko zeuden arazoak ikusirik, estropada bi tandako erlojupeko bat bezala jokatzea erabaki zen.

Urdabaik garaipena lortu eta bi puntutara jarri da

Data: 
2010-08-01 20:23

Urdaibaik asteburu borobila burutu du eta gaur goizean asteburuko bigarren garaipena lortu du. Oriotarrek gaur ez dute hutsik egin eta bigarren tanda irabazi ondoren sailkapen nagusiko bigarren postua lortu dute. Hirugarren postua Pedreñarentzat izan da eta laugarrena San Juanentzat. Garaipen berri honen ondoren, Urdabaik Oriori beste puntu bat jan dio ligaren sailkapenean eta orain bigarren kokatzen da bi puntutara bakarrik.

Urdabai nagusi Getxoko banderan

Data: 
2010-07-31 21:46

Urdaibaik gaur Getxoko badera irabazi du eta honela osteguneko "porrota" nolabait konpondu dute. Bermeotarrak azken tandan aritu dira Orio, San Juan eta Tiranekin batera eta haseratik estropada burua hartu eta bukatu arte han joan dira.

Oriotarrak lehen ziaboga eman eta gero atzean gelditzen hasi dira eta orduan San Juan eta Tiranek lehia polita eskaini dute bigarren postuaren bila. Bigarren postu horretarako, ordea, beste lehiakide bat ere bazegoen: bigarren tanda irabazi duen Pedreña.

Azkenean, hirugarren ziabogan atzetik baziren ere, San Juandarrek bigarren postua lortu dute eta hirugarrena Pedreñarentzat izan da, laugarren, Tiran sailkatu delarik. Orio seigarren postuan sailkatu da eta Urdabairekiko 5 puntu galdu ditu ligaren sailkapenean, orain Urdabai bigarren postuan 3 puntura bakarrik duelarik.

Kofradiaren bandera Oriok irabazi du

Data: 
2010-07-26 17:23

Larunbatean Urdaibaik bere bigarren bandera irabazi eta Oriorekin bat egiten zuen auten bi bandera irabazi dutenen taldean, baina asko ez dio iraun, Oriok igandean, estropada bikaina burutu ondoren bere hirugarren bandera lortu baitzuen.

Urdaibaik bere bigarren bandera lortu du

Data: 
2010-07-25 09:38

Atzo Pasaiako uretan jokatutako estropadan Urdabaik denboraldiko bigarren bandera lortu zuen. Bermeotarrek sekulako estropada egin zuten eta Orio eta Astilleroren aurretik sailkatu ziren. Asteazkenean Bizkaiko txapelketan bigarren gelditu ondoren, bandera honek konfidantza eman beharko die.

San Juanek eta Pedreñak bandera bana asteburuan

Data: 
2010-07-19 16:37

Aurten TKE liga berdintasun haundiko liga izango zela bagenekien, baina gutxik esperoko zuten liga hasi aurretik ematen ari diren emaitzak ikustea. Larunbatean, estropada istilutsu batean, Pasai Donibanek bere liga hasiera zoragarriarekin jarraitu eta bandera irabazi zuen, azkenean erlojuaren kontra jokatu zen estropadan. Bigarren postua Urdabairentzat izan zen eta hirugarren postua Tiranentzat.

Urdabai eta Astillerok bandera bana asteburuan

Data: 
2010-07-13 16:56

Asteburu "arraroa" izan dugu TKE ligan, beti ere "bereziak" kontsidera daitezkeen bi estropada eremutan jokatu baitira estropadak.

Larunbatean, Pedreñan, Urdaibairen txanda izan zen. Bermeotarrek, faborito bezala hasi zuten liga baina larubata arte ezin izan zuten bere maila erakutsi. Bigarren, liga hasiera bikaina egiten ari den Pasai Donibane sailkatu zen.

Estropadaz betetako asteburu bat aurretik

Data: 
2010-07-09 22:46

Uztailean sartuta gaude eta arraun denboraldia pil-pilean dago asteburu honetan. Bina estropada jokatuko dira TKE, KAE1, KAE2 eta Eusko tren ligetan.

TKE ligan larunbateko zita Pedreñan izango da eta igandekoa Portugaleten. Oriok aurreko astean bi estropadak irabazi eta gero, guztien ikuspuntuan egongo da. Ikusteko izango da nagusitasun horrekin jarraitzeko gai den.