Tostako arrauna
Buelta sailkapenean eta bandera Urdabairentzat
admin -k bidalia Ign, 12/09/2010 - 16:16 -nIzugarria gaur goizean Donostian ikusi ahal izan dugun estropada. Ez dago beste hitzik. Mutilen lehen txandarekin hasita eta ohorezko txandarekin bukatuta, estropada izugarri polita ikusi ahal izan dugu.
Getaria-Tolosa onena sailkatze estropan
admin -k bidalia Lar, 11/09/2010 - 20:39 -nGetaria-Tolosak lortu du denborarik onena, bihar goizean jokatu den nesken kontxako banderarako sailkapen estropadan. Bigarren Zumaiarren trainerua sailkatu da eta hirugarren postua Galiziarentzat izan da. Aipatu behar da hiru traineru hauen 2 segunduko tartean egon direla.
Laugarren postua Bizkaiarentzat izan da eta esan behar postu honetarako lehia handia izan dela, 4 segunduko tartean lau traineru sailkatu baitira: aipatutako Bizkaia, Orio, San Juan eta Hondarribia.
Bihar 11:30tan da zita kontxako badian.
Lehen estropadan Kaikurentzako abantaila
admin -k bidalia Ign, 05/09/2010 - 20:10 -nKaikuk lortu du garaipena kontxako lehen jardunaldian eta segundu t'erdiko abantaila lortu du bigarren izan den Urdabairekin. Traineiru bizkaitar banak bere tanda irabazi du eta bien artean segundo t'erdira iristen ez den diferentzia egon da.
Lehen tandan Kaiku, Astillero eta Donostiarrarekin aritu den Pasai Donibanek, tandako bigarren izatea lortu du eta sailkapen orokorreko hirugarren postua lortu du ia hamar segundutara. Astillero estropadaren bukaeran bultzada galdu eta 20 segundura sailkatu da. Bukatzeko Donostiarra sailkatu da bere mailan itxura ona emanez.
San Juanen estropada izugarria eta Castro kanpoan
admin -k bidalia Osg, 02/09/2010 - 19:30 -nGaur arratsaldean sekulako sailkatze estropada bizitu dugu Donostian. Urtero bezela, ezustekoak ez dira falta izan eta aurten bai onerako eta bai txarrerako ezustekoak izan dira.
Lehenik aipatu beharrekoa sanjuandarrek egin duten estropada izugarria. Txapela kentzekoa. Itzulerako luze oso ona egin dute eta badian San Pedroren atzetik hain gertu sartzen ikusterakoan, denbora ona egingo zutela aurreikus zitekeen. Eta hala izan da, beraiek irabazi baidute sailkatze estropada, bigarren izan den Oriori 16 segundu aterata.
Kaiku, Urdaibai, Castro, Orio...
admin -k bidalia Osg, 02/09/2010 - 14:45 -nSan Juan, San Pedro eta Tiran. Horiexek dira gure erabiltzaileek ustez gaur arratsaldean Kontxako estropadarako sailkatzea lortuko duten 7 traineruak. Astillero eta Pedreña kiniela askotan eognda ere ez dira faboritoak. Hondarribia ere kinielatan azaltzen da baina besteak baina kopuru baxuagotan. Eta aipatutako talde hauetaz gain, besterik ez...
18:00 tatik aurrera jakingo dugu erabiltzaileak zuzen ari diren ala ez. Bitartean, itxaron egin beharko da "nerbioen" estropadaren zain.
Gipuzkoarrek irabazi dute Euskotren liga, polemika barne
admin -k bidalia Wed, 18/08/2010 - 15:31 -nAsteburuan, Zarautzko estropadarekin batera, Euskotren ligari amaiera ematen zitzaion. Azken bi estropada hauetara Galizia eta Gipuzkoa liga irabazteko aukerarekin iristen ziren.
Larunbatean, Galiziarrak izan ziren azkarrenak eta 17 segundoko aldea atera zieten Gipuzkoarrei. Igandean, berriz, Gipuzkoarren buelta eman eta estropada irabaztea lortu zuten 4 segunduko aldearekin.
Kaikuk nagusitasunarekin irabazi du Euskadiko txapelketa
admin -k bidalia Wed, 28/07/2010 - 19:16 -nKaikuk gaur arratsaldean Euskadiko txapelketa nagusitasun osoarekin irabazi eta tituluari eutsi dio. Sestaotarrak, irteera indartsua egin ondoren, lehen paladatik estropada buruan egon dira eta gero estropada erabat menperatu dute. Bigarren postuan, Urdabai izan da estropada guztian zehar, baina azken luzean Hondarribiaren kalean sartzeagatik kanporatuak izan dair. Hirugarren (bigarrena, kanporaketaren ondoren) posturako lehia, lehen txandan aritu den Orio eta Hondarribiaren artean zegoen eta azkenean Oriotarrentzat izan da.
Euskadiko txapelketa interesgarri bat bihar arratsaldean Zierbenan
admin -k bidalia At, 27/07/2010 - 22:02 -nBihar arratsaldean Zierbenako uretan Euskadiko traineru txapelketaren edizio berri eta interesgarri bat jokatzekoa da. Alde batetik, Orio eta Urdabai ditugu, TKE ligako buruan eta forma onean daudela erakutsi dutenak. Bestetik Kaiku, 'berezko arraunlarien' muga gabe. Morboaren estropada ere izan daiteke... denek Kaikuren erredimendua ikusi nahiko dute eta baita Orio eta Urdaibai asteburuko maila berriro emateko gai diren.
Zita bihar Zierbenan 18:30tatik aurrera.
Zumaiako neskak, Hondarribia eta Kaiku txapeldun
admin -k bidalia Wed, 21/07/2010 - 22:39 -nGaur arratsaldean jokatu dira Gipuzkoa eta Bizkaiako traineru txapelketak.
Donostian, gizonezkoen estropadaren aurretik, neskak aritu dira arraunean eta bertan Zumaiako traineruak Getaria-Tolosak aurten zeraman ibilbidea apurtu eta txapelketa irabazi dute. Bigarren postuan Getaria-Tolosa sailkatu da eta hirugarren postuan San Juan.
Gipuzkoako eta Bizkaiako txapelketak gaur arratsaldean jokoan
admin -k bidalia Wed, 21/07/2010 - 05:58 -nGaur arratsaldean Gipuzkoa eta Bizkaiako traineru txapelketak jokatuko dira. Gipuzkoarrek Donostian izango dute zita 18:30tatik aurrera eta Bizkaitarrek Lekeition 19:00tan.
Txapelketa hauek TKE eta KAE ligako traineruak elkarrekin ikusteko aukera emango digute eta bakoitzaren maila non dagoen neurri bat.
Bizkaiko txapelketaren kasuan, begirada guztiak Kaikuren gainean jarrita egongo dira, ligako emaitza kaxkarrak hobetzeko gai den ikusteko.
