Tosta mugikorra
Gipuzkoako tosta mugikorreko txapelketa bihar Orion
admin -k bidalia Ost, 04/06/2010 - 20:52 -nBihar igandea, Gipuzkoako tosta mugikorreko txapelketa jokatuko da Orion. Partaidetza zabala egongo da txapelketa honeta eta lehen txanda 10:00etan emango da, gizonezko infantilen 2X-arekin eta azken txanda 12:35tan jokatzea espero da, gizonezko jubenilen 8+a.
Munduko koparen bigarren proba ostiraletik aurrera
admin -k bidalia Wed, 17/06/2009 - 14:37 -nTosta mugikorreko munduko koparen bigarren proba ostiral eta igande artean jokatuko da Munich-en. Oraingo proba honetan 37 herrialdek parte hartuko dute.
Aurreko munduko kopako proban Erresuma Batuak 14 probetatik 9 irabazi zituen eta sailkapenean lehen postua lortu zuen.
Bañolasko munduko koparen estropadako finalak ikusgai
admin -k bidalia Ign, 31/05/2009 - 19:40 -nAsteburu honetan tosta mugikorreko munduko kopako lehen jardunaldia jokatu da Bañolas-en. Nahi duenak finalak universalsports web gunean ikus ditzake.
Munduko koparen lehen estropada Bañolasen
admin -k bidalia Wed, 27/05/2009 - 13:13 -nOstiraletik aurrera tosta mugikorreko munduko koparen lehen estropada jokatuko da Bañolasen. Estropada honetan 31 herrialdetako 400 arraunlarik hartuko dute parte 14 modalidade desberdinetan. Informazio gehiago FISA-ren web gunean.
