Jolasa

Denboraldi berrirako jolasa dagoeneko prest

Data: 
2010-02-18 19:15

Kaixo denoi,
udara oraindik ez da iritsi baina dagoeneko estropadak gurean daude. Hurrengo larunbatean 'Oriaren XVI. traineru jeitsiera' jokatuko da Oria ibaian eta bertan ikusi ahalko ditugu gure inguruko traineru gehientsuenak.
Jaitsiera honekin batera, jolasa martxan jartzen dugu tenporada honetan eta dagoeneko egin ditzazkezue zuen pronostikoak. Iaz San Pedro izan zen garaile estropada honetan eta inorrek ez zuen asmatu. Ea aurten begi hobea dugun...
Anima zaitezte eta egin zuen pronostikoa.

"artsuaga" TKE ligan irabazle

Data: 
2009-09-21 22:29

"artsuaga" izeneko erabiltzaile izan da TKE ligako jolasean hoberera. Denetara 3568 puntu lortu ditu eta bigarren izan den "Kalbete" erabiltzaileari 68 puntuko errenta atera dio. Hirugarren postuan "lagun" sailkatu da 3436 punturekin. Sailkapen osoa hemen kontsulta daiteke.
Beraz badugu "lehen edizio" hontako "podioa": artsuaga, Kalbete eta lagun.

"manex" irabazle Kontxako jokoan

Data: 
2009-09-14 21:38

"manex" izeneko erabiltzailea izan da Kontxako lau probak(sailkapena, bi igandeak eta orokorra) kontutan hartuta jokoan puntuazio hoberena lortu duena. Berdintasunez betetako jokoa dela esan behar da, izan ere, proba bakoitza erabiltzaile desberdin batek irabazi baitu.
Sailkapen estropada "Sniper Romanenko"-k irabazi zuen. Lehenengo igandeko estropada "manex"-ek eta bigarren igandekoa "Kalbete"-k. Bukatzeko sailkapen orokorrean puntu gehien lortu zituena "lagun" izan zen.

"rocky" KAE1 ligako irabazlea

Data: 
2009-08-31 15:35

"rocky" erabiltzailea izan da jolasaren KAE1 ligako lehen edizioko irabazlea. "rocky"-k 3462 puntu lortu ditu eta berarekin 'podium'-ean "gontzal" 3418 punturekin eta "Isuntza txapeldun" 3332 punturekin sailkatu dira.

Honenbestez KAE1 ligaren jolasaren lehen edizioari bukaera ematen diogu. Mila esker parte hartu duzuen denoi eta iradokizun edo kexaren bat baduzue eskertuko genizueke gurekin harremanetan jartzea.

 

Kontxako sailkapen estropadarako aste bat falta da

Data: 
2009-08-26 23:37

Kontxaren sailkapen estropadarako dagoeneko aste bakar bat gelditzen da. Aurten badirudi lehia handia egongo dela iraileko lehen bi igandetan kontxako badian arraunean egiteko dauden zazpi plazak lortzeko. Ba al duzu faboritorik? Zein da zure pronostikoa?

Kontxarako jolasa prest dago eta 4 zatitan banatu dugu: sailkapen estropada, sailkapen nagusia, lehen igandeko sailkapena eta bigarren igandekoa.

Animo eta erakutsi zure maila.

Etenaldi bat eta gero bueltan gara

Data: 
2009-08-05 10:48

Azken astea kanpoan pasa eta gero bueltan gara berriro. Konturatuko zinetenez albisteak eta emaitzak sartzeko aukerarik ez dugu izan baina gaurtik aurrera berriro martxan gara.
2009/08/06 EGUNERAKETA 
Badirudi kanpoan egondako egunetan tanda irabazleak sartzeko garaian arazoak egon zirela eta puntuazioak ez zirela ondo kalkulatu. Sailkapena zuzendu egin dugu eta puntuazioak berriro kalkulatu.
Barkatu eragozpenak.

KAE1 liga hasteko bezperan Astillero faborito

Data: 
2009-06-26 16:43

Bihar arratsaldean emango zaio hasiera KAE1 ligari Donostian eta gure erabiltzaile gehienentzat Astillero da faborito garbia. Ikusi beharko dugu ea aurten iaz KAE2 ligan erakutsi zuen nagusitasuna erakusteko gai den maila berri honetan.

Astilleroren "faboritotasun" hori kontutan hartuta, lehia polita izango da aurten TKE ligara igotzeko bigarren postua lortu nahi dutenen artean. Postu horretarako hautagai batzuk badira, esate baterako Pasai Donibane eta Isuntza biak TKE ligan egotea zer den dakitenak edota Itsasoko Ama edo Zierbena trainerilla ligan paper txukuna bete dutenak.

KAE1 liga hastera doa, jolasa jada hasi da

Data: 
2009-06-22 22:15

KAE1 liga larunbat honetan hasten da Donostian eta jolasa dagoeneko martxan da eta asteburuan jokatuko diren estropadetarako kinielak egin ditzakezue.
TKE liga hurrengo astean hasiko da baina nahi duenak kinielak egin ditzazke gaurtik aurrera.

Trainerillak bukatu dira...

Data: 
2009-06-04 21:30

...eta traineruekin bueltatuko gara jolasera. Bitartean hobekuntza batzuk egiten jardungo dugu udaran dena prest egon dadin. Proposamenen bat baduzue, gurekin harremanetan jar zaitezkete.
Gogoratu KAE-1 liga ekainaren 27an hasten dela Donstian eta TKE liga uztailaren 4ean Bilbon. Egutegi osoa estropaden atalean kontsultatu dezakezue.

Espainiako txapelketarako kinielak prest

Data: 
2009-05-26 20:43

Dagoeneko egin daitezke Espainiako txapelketarako kinielak. Sar zaitezte eta egin ezazue txapelketarako zuen pronostikoa. Zorte on!

EGUNERAKETA: Orio azkenean ez doa txapelketara eta Arkotek hartzen du bere lekua. Kiniela egin baduzue, errepasatu ezazue.

EGUNERAKETA (2009/05/28): Arkotek ez du beteko Orioren lekua. Partehartzea atxekitzen da.