trainerillak

Astillero txapeldun, Kaiku hirugarren

Data: 
2010-06-06 19:27

2010/06/07 EGUNERAKETA: Sailkapen ofizialak atxekitu dira.

Astillerok lortu du Espainiako trainerila txapelketan garaipena senior mailan Transmiera eta Kaikuren aurretik. Nesketan Samertolameu izan da irabazle eta Getariarrek bigarren postua lortu dute, Nautico de Vigo hirugarren sailkatu delarik.

Azkenik jubenil mailan, Robalerira izan da irabazlea Astillero eta Vilaxoan-en aurretik.

Emaitzak hurrengoak izan dira:

Gizonezko seniorra:

Kaiku finalera hiru kantabriar eta galiziar batekin batera

Data: 
2010-06-05 23:55

Gaur arratsaldean jokatu dira Espainiako trainerila txapelketarako sailkatze estropadak eta bertan ezuste gutxi egon da senior mailan. Lehen txandan, Transmiera eta Astillero sailkatu dira eta bigarren txandan Castro eta Tiran sailkatu dira. Kaiku hirugarren denbora hoberena izanik, finalerako azken postua lortu du.
Emakumezkoetan Getariako untziak finalerako lekua lortu du eta Samertolameu, Astillero, Nautico de Vigo eta Bueurekin lehiatuko da bihar.

Espainiako trainerila txapelketarako jokoa prest

Data: 
2010-06-02 08:34

Datorren asteburuan Espainiako trainerila txapelketa jokatuko da Galizian eta dagoeneko jokoan zuen pronostikoak egin ditzakezue.
Euskal Herritik ordezkari bakarra joango da,  Kaiku txapelduna, hain zuzen ere. Partaidetza osatzen duten beste untziak 5 galiziar eta 4 kantabriar izango dira.
Animatu parte hartzen, hau izango baita traineru ligak hasi aurretik jokoan parte hartzeko azken aukera.

Euskadiko trainerila txapelketa Kaikurentzat

Data: 
2010-05-30 20:14

Kaikurentzat izan da gaur arratsaldean jokatu den Euskadiko trainerila txapelketa, senior mailan. Sestaoarrak hasieratik jarri dira estropada buruan eta hor eutsi diote bukatu arte. Bigarren postuan Orio sailkatu da 11 segundura eta hirugarren Hondarribia 18ra.

Nesken kategorian, etxekoak izan dira nagusi eta aurreko astean Gipuzkoako txapelketa irabazi ondoren, aste honetan Euskadikoa eskuratu dute. Getariarren atzetik Pasai Donibane sailkatu da eta hirugarren postua Zumaiarrentzat izan da.

Jubeniletan, Elantxobek eskuratu du txapelketa Ondarroa eta San Pedroren aurretik.

Kaiku nagusi sailkapenean

Data: 
2010-05-29 22:55

Gaur arratsaldean jokatu dira Euskadiko trainerila txapelketako sailkapen estropadak eta Kaiku izan da nagusi senior mailan. Bigarren Orio sailkatu da segundu batera eta aipatu beharra dago, Bermeo kanporatu izan dela eta bihar ezingo duela txapelketan parte hartu. Txapelketarako sailkatu diren beste untziak Hondarribia eta San Pedro izan dira.

Nesken kategorian, Zumaiak irabazi du Pasai Donibaneri ehuneko batzugatik irabazi ondoren. Txapelketarako sailkatu diren beste untziak, Getaria eta Tolosa izan dira.

Euskadiko trainerila txapelketa, sailkapenak gaur arratsaldean

Data: 
2010-05-29 08:22

Gaur arratsaldetik hasita, asteburu honetan Euskadiko trainerila txapelketa jokatuko da Getariako uretan. 17:00 -tan izango da bi egunetan eta gaur sailkatze estropadak jokatuko dira eta bihar gaur sailkatzea lortu dutenen artean txapelketa jokatuko da.

Senior mailan, erabiltzaileen kinielatan Kaiku agertzen da faborito bezala, aurreko astean erraztasunez Bikaiako txapelketa irabazi ondoren. Ikusi beharko da Oriok eta Bermeok zein erantzun ematen dioten.

Orio eta Kaiku traineriletan txapeldun

Data: 
2010-05-23 19:22

Gaur jokatu dira Gipuzkoa eta Bizkaiako trainerila txapelketak eta senior mailan Orio eta Kaiku dira txapeldunak senior mailan.

Gipuzkoan, Oriotarrek azken estropadetan garaipenak lortu ondoren txapelketa ere irabazi dute iaz bezala senior mailan. Bigarren postuan San Pedro sailkatu da eta hirugarren Zumaiarrak izan dira.

Neska eta jubeniletan Getariarrentzat izan dira garaipenak, beraz, zorionak Getariarrei ere.

Bizkaian, atzo ezustean Kaikuk sailkatze estropada irabazi ondoren, gaur bide bera jarritu eta txapelketa irabazi du Bermeo eta Isuntzaren aurretik.

Oriok eta Kaikuk irabazi dute sailkatze estropadetan

Data: 
2010-05-22 21:35

Gaur arratsaldean izan dira bihar jokatu diren Gipuzkoa eta Bizkaiko trainerila txapelketen sailkatze estropadak eta bertan Orio eta Kaiku izan dira nagusi.

Sailkatze estropadaren batera, trainerila ligen azken jardunaldia ere jokoan zegoen eta Gipuzkoako liga gaur bigarren izan den San Pedrorentzat izan da. Bizkaian, gauzak argiago zeuden, Bermeo-k gaur arteko estropada guztiak irabazi baiditu eta bera izan da ligan irabazle.

Gipuzkoa eta Bizkaiko trainerila txapelketarako jokoa prest

Data: 
2010-05-21 14:29

Asteburu honetan Gipuzkoa eta Bizkaiako trainerila txapelketak jokatuko dira igandean. Dagoeneko jokoa prest dago eta zuen pronostikoak egin ditzakezue. Estropadetan parte hartuko duten partaideen zerrendak oraindik ez ditugu eskuen artean, beraz, partehartzaileen zerrenda oraingoz probisionala dela kontutan izan. Zerrendak eskuratzen ditugun momentuan, eguneratuko ditugu.
Animo denei eta ea nork asmatzen dituen irabazleak!
P.D.: 18:08 Gipuzkoako txapelketan parte hartu behar duten taldeak eguneratuta daude.

Oriok eta Bermeok garaipena errepikatu dute

Data: 
2010-05-16 21:18

Oriok eta Bermeo 'B'-k atzo bezela, gaur garaipena berriro lortu dute, Gipuzkoako eta Bizkaiako trainerila ligan, hurrenez hurren.

Oriotarrak gaur berriro nagusitu dira eta Hondarribia bigarren sailkatu da, hirugarren postua Pasai Donibanerentzat izan delarik. Garaipen honekin Oriotarrak ligan bigarren postuan daude orain Hondarribiarekin enpatatuta eta San Pedrok lehen postuan jarraitzen du.

Bizkaian, aldiz, gauzak ez dira asko aldatu eta Bermeo 'B'-k beste garaipen bat lortu du. Bermeotarren atzetik, Kaiku 'C' eta Kaiku 'B' sailkatu dira.