Denboraldiaren inguruko inpresioak
Jolasean parte hartu eta irabazi duten erabiltzaileei galdera batzuk luzatu dizkiegu tenporadaren inguruan eta TKE ligaren jolasa irabazi duen "artsuaga" erabiltzailearen erantzunak jarriz hasiko gara. Hemendiz, aldez aurretik, galderak erantzuten pasa duten denboragatik eskerrak eman nahi dizkiegu. Hona hemen luzatutako galderak eta dagozkien erantzunak:
Zer iruditu zaizu temporada?
Castroren nagusitasunak emozioa kendu dio denboraldiari. Hala ere TKEko arauditik kanpo dauden estropadek emozio hori berreskuratzen laguntzen dute. Bestalde, pena bat izan zen Zumaiako estropada suspenditzea. Itsaso haundiko estropadak faltan botatzen dira.
Zer nahiago TKE ala KAE liga?
TKE jarraitzearekin nahikoa lan. KAE ez dut jarraitzen. Ez naiz arraun jarraitzaile amorratua.
Kaiku ala Castro, zuretzat zein izan da denboraldiko hoberena?
Castro dudarik gabe, denboraldi erregularrean hoberena izan bait da. Kontxak estropada berezi bezela garrantzia mantentzen du, gehiegi agian. Denboraldi osoan zehar gehiegi bereizi ez den taldea "salbatu" lezake bi estropadatan edo denboraldi bikaina egin duena Veneziako gondoleroen pareko utzi.
Hurrengo urterako pronostikorik?
Pronostikorik ez. Astilleroren igoerarekin TKE liga indartuko da, beherako postuetan ere emozioa haundituko da. Ea zer moduz erantzuten duen Errekak.
Jolasa gustatu zaizu? Hurrengo urtean errepikatzeko asmorik?
Bai, noski. Duela bi urte lantokian hasi ginen antzeko apostu sistema batekin, lehen hirurak nork asmatu eta puntu gehien nork lortu. Estropadako euro bana jokatzen genuen, hiru lehenak asmatzen ez zituen inor ez bazegoen, hurrengo estropadarako gehietzen genuen saria. Dirubilketaren zati bat bukaerako sailkapenerako gordetzen genuen.
