Pasai Donibane eta Astillero TKE ligan hurrengo urtean

Data: 
2009-09-20 17:54

Gaur goizean Portugaleten jokatutako estropadaren ondoren, Astillerok eta Pasai Donibanek TKE ligan arraun egingo dute hurrengo urtean. Estropada Astillerok irabazi du eta Meira bigarren izan da baina atzo Pasai Donibanek ateratako errentarekin ez du arazorik izan bere abantailari eusteko.