Garaipen berri bat Castrorentzat eta Astillero eta Pasai Donibanek aurre hartzen dute 'play-off'-ean
Castrok garaipen berri bat lortu du gaur arratsaldean, Bermeoko uretan, Orio eta Hondarribian aurretik. Bermeoko estropada hau berezia izan da, izan ere, lehenengo txanda TKE ligarako igotzeko 'play-off'-aren lehen jardunaldia jokatu baita. Estropada honetan Pasai Donibane izan da nagusi eta Astillero bigarren, modu honetan biek biharko estropadarako abantaila hartzen dutelarik.
Bigarren txandan 'Bermeoko bandera' jokatzen zen jada eta txanda honetan Pedreña izan da nagusi, etxean arraun egiten zuten, Urbaikoen aurretik. Hirugarren Kontxako irabazle Kaiku sailkatu da eta atzerago Zarautz sailkatu da.
Hirugarren txandan gauzak oso parekatuta joan dira eta Orio eta Castro nor baino nor ibili dira hirugarren ziabogararte. Hemendik aurrera kantabriarrak nagusitzen hasi dira eta estropadaren buruari eutsi dio bukaerarte. Bigarren Orio sailkatu da eta hirugarren Hondarribia. San Pedro hasieratik atzean gelditu da eta laugarren sailkatu da.
Sailkapen ofiziala hurrengoa da:
Bermeo hiria bandera
| Taldea | Denbora | Diferentzia |
| Naturhouse Castro | 20:32,24 | - |
| Grupo Eibar Orio | 20:38,89 | 00:06,65 |
| Hondarribia | 20:44,03 | 00:11,79 |
| San Pedro Ecolmare | 20:57,61 | 00:25,37 |
| Pedreña | 21:15,32 | 00:43,08 |
| Urdaibai Umpro Avia | 21:19,40 | 00:47,16 |
| Kaiku Ambilamp | 21:35,29 | 01:03,05 |
| Zarautz Inmob. Orio | 22:09,96 | 01:37,72 |
Play-off sailkapena:
| Taldea | Denbora | Diferentzia |
| P.Donibane Iberdrola | 21:25,88 | |
| Astillero | 21:25,92 | 00:00,04 |
| Samertolameu | 21:45,26 | 00:19,38 |
