Kontxa bukatu da baina tenporada ez
admin -k bidalia Wed, 16/09/2009 - 16:52 -n
Data:
2009-09-16 17:52Urtero gertatzen den bezala Kontxako estropada bukatu eta gero badirudi tenporada bukatu dela, baina ez, oraindik estropada batzuk jokatzeko dira. Asteburu honetan, hain zuzen ere, TKE ligako bi estropada jokatuko dira: larubatean Bermeon eta Igandean Portugaleten.
Gure jolasari dagokionez asteburu hontan erabakiko da irabazlea eta hor "artsuaga" eta "kalbete" erabiltzaileak dabiltza nor baino nor. Hirugarren postuan dagoen "lagun" erabiltzaileak nahiko zail du lehen postua eskuratzea.
