"manex" irabazle Kontxako jokoan
admin -k bidalia Al, 14/09/2009 - 20:38 -n
Data:
2009-09-14 21:38"manex" izeneko erabiltzailea izan da Kontxako lau probak(sailkapena, bi igandeak eta orokorra) kontutan hartuta jokoan puntuazio hoberena lortu duena. Berdintasunez betetako jokoa dela esan behar da, izan ere, proba bakoitza erabiltzaile desberdin batek irabazi baitu.
Sailkapen estropada "Sniper Romanenko"-k irabazi zuen. Lehenengo igandeko estropada "manex"-ek eta bigarren igandekoa "Kalbete"-k. Bukatzeko sailkapen orokorrean puntu gehien lortu zituena "lagun" izan zen.
Beraz, esan bezala "manex" erregularrena eta irabazlea, bigarren postuan "Kalbete" eta hirugarrenean "eBaga".
Sailkapen osoa hemen kontsulta dezakezue.

Honek ere Kaikuk bezala...
...ligan hortxe, xorro-xorro, ta Kontxan irabazle!