Zarautzko ikurriñaren bigarren jardunaldia eta bandera Castrorentzat

Data: 
2009-08-17 19:11

Castrok eraman du etxera 'Zarautzko XXXII ikurriña' bi jardunaldietan denbora onena egin eta gero. Kantabriarrek larunbateko eta igandeko jardunaldiak irabazi dituzte eta TKE ligan duten nagusitasunarekin jarraitzen dute aurreko asteko emaitza txarren ondoren.

Igandeko estropadan Pedreña sailkatu zen bigarren, Orioren aurretik, eta sailkapen orokorrean Oriotarrak gainditu zituzten bigarren postua eskuratuz.

Igandeko sailkapena hurrengoa da:

Taldea Denbora Diferentzia
Naturhouse Castro 19:32,58  
Pedreña 19:44,37 00:11,79
Grupo Eibar Orio 19:47,93 00:15,35
Hondarribia 19:49,93 00:17,35
Kaiku Ambilamp 20:02,63 00:30,05
San Pedro Ecolmare 20:05,74 00:33,16
Zarautz Inmob. Orio 20:05,80 00:33,22
Urdaibai Umpro Avia 20:06,47 00:33,89
Tiran Pereira 20:17,08 00:44,50
Samertolameu 20:31,79 00:59,21
Zumaia Altuna y Uria 20:33,84 01:01,26
Arkote 20:55,23 01:22,65