Estropadaz beteriko asteburua

Data: 
2009-07-24 18:03

Uztaileko azken asteburua den honetan, asteburua estropadaz beterik datorkigu, 8 estropada hain zuzen ere.

Batetik emakumeak berriro lehian egongo dira euskotren ligan eta ACT ligakoekin batera 'Marina de Cudeyo' Pedreñan eta 'Plantziako ikurriña' Plentzian jokatuko dituzte.

KAE1 ligan estropadak Isuntza eta Pasai aldera doaz 'El Correo ikurriña. BBK sari nagusia' eta 'Pasaiako ikurriña' jokatuko direlarik hurrenez hurren.

Azkenik KAE2 ligan asteburu honetan bi estropada ditugu 'Hibaika ikurriña' Errenterian eta 'Bandera ciudad de Santander' Santander aldean.

Ikusten duzuenez aspertzeko betarik ez asteburu hontan.