KAE1 liga hasteko bezperan Astillero faborito

Data: 
2009-06-26 16:43

Bihar arratsaldean emango zaio hasiera KAE1 ligari Donostian eta gure erabiltzaile gehienentzat Astillero da faborito garbia. Ikusi beharko dugu ea aurten iaz KAE2 ligan erakutsi zuen nagusitasuna erakusteko gai den maila berri honetan.

Astilleroren "faboritotasun" hori kontutan hartuta, lehia polita izango da aurten TKE ligara igotzeko bigarren postua lortu nahi dutenen artean. Postu horretarako hautagai batzuk badira, esate baterako Pasai Donibane eta Isuntza biak TKE ligan egotea zer den dakitenak edota Itsasoko Ama edo Zierbena trainerilla ligan paper txukuna bete dutenak.

Bestalde Donostiar talde bateratuaren proiektua ea sendotzen den ikusi ahalko dugu, aurten prestatzaile berria eta bi trainerurekin.

Beno, gauza askotxo ikusteko eta dena bihartik aurrera. Kiniela egin baduzue, zorte on eta bestela animatu egitera epea bete baino lehen.