Kaikuk irabazi du sailkapena

Data: 
2009-05-24 08:32

Kaikuk irabazi zuen atzo jokatutako Euskadiko txapelketarako sailkapen estropada. Orio bigarren sailkatu zen hiru segundutara, Bermeo hirugarren sei segundutara eta Zarautz hamarrera. Lau hauek jokatuko dute gaur Euskadiko txapelketaren finala. Hondarribia, aldiz, finaletik kanpo gelditu zen, bostgarren sailkatzerakoan.