Zer da 'Arraunzaleen liga birtuala'?

 

AURKEZPENA

Zer da 'Arraunzaleen liga birutala' ? Estropada denboraldia joko batez bidez jarraitzeko modu bat izan nahi du.

Zenbaitetan eztabaidatu duzu zure lagunekin estropada eta arraunari buruz? Zure lagunei zure "jakintza" erakutsi nahi diezu? Orain duzu aukera, jokoan parte hartu eta zure koadrilako hoberena zarela erakusteko.

Oso erraza da, web gunean izena eman eta kiniela bat eginez estropada bakoitzerako zure  pronostikoa egin dezakezu. Estropada amaitu eta gero,  puntuazio bat eskuratuko duzu zure pronostikoaren zehaztasunean oinarrituta eta noski, puntu gehien lortzen dituena hori izango da "jakintsuena".

Zenbat eta estropada gehiagotan kiniela egin, orduan eta puntu gehiago lortzeko aukera izango duzu.

Kinielak zuk nahi dituzunean egin ditzakezu eta kiniela aldatu nahi baduzu, ez dago arazorik, hori bai, kinielak egiteko epea estropada hasi aurretik 10 minutura bukatzen da.

Anima zaitez eta lehiatu zaitez beste arraunzaleekin!

 

KINIELA NOLA EGIN

Kiniela egin ahal izateko web gunean erregistratuta egon behar duzu. Behin erregistratuta zaudela, zure erabiltzaile profiletik, eskubi aldeko 'Lehiaketa' irudian klik eginda edota menu nagusiko 'Kiniela egin' aukeratik kiniela egiteko pantailara iritsiko zara. Pantaila honetan momentu horretan aktibo dauden estropadak azalduko zaizkizu eta zuk egin nahi duzun kinielaren estropada aukeratu beharko duzu (ikus 1 irudia).

estropadak aukeratu

Kiniela egiteko bi modu desberdin daude: modu bisuala (aurten estrenatzen duguna) eta modu zaharra. Kiniela modu zaharrean egin nahi baduzu, dagokion kutxatxoa aktibatu beharko duzu. Dispositibo mugikor bat edo iPad bat erabiltzen baduzu, kiniela nahitanahiez modu zaharrean egin beharko duzu.  

Ondoren modu bakoitzean kiniela nola egin azalduko dizuegu:

Modu bisuala:

Estropada menuan aukeratu ondoren, kiniela egiteko pantailara joango zata. Pantaila hau, hiru zutabetan zatituta dago: lehen zutabean estropadan parte hartuko duten traineruak daude, bigarren zutabea, hasieran hutsik agertuko dena, sailkapena egiteko zutabea izango da eta hirugarren zutabean kutxatxoak ikusiko dituzu, tanda irabazleak aukeratzeko. Ikus irudia:

Kiniela egiteko, arrastatu traineruak lehen zutabetik bigarren zutabera eta ordenatu zure ustearen arabera. Ikus irudia:

Sailkapena egiten bukatu duzunean, bigarren zutabean zuk nahi duzun sailkapena ikusi behar duzu. Ikus adbidea irudian:

Bukatzeko, hirugarren zutabean CTRL tekla sakatuta mantenduta, aukeratu zeintzuk izango diren tanda bakoitzeko irabazleak. Ikus irudia:

Hau egin duzunean, sakatu 'Gorde' botoia eta zure kiniela ondo osatuta badago gordeta geldituko da, bestela errore mezu bat azalduko zaizu.

Modu zaharra:

Estropada menuan aukeratu eta 'Kiniela egin' botoia sakatu ondoren, kiniela egiteko pantailara joango zara. Hemen 12 lista eta 12 kutxa ordenatuta azalduko zaizkizu eta zerrenda bakoitzean postu horretan bukatuko duen taldea aukeratu behar duzu. Zerrenda batetan taldea aukeratu ondoren hurrengo zerrendatan talde hori kolore gorrian edota tatxatuta (arakatzailearen arabera) azalduko da kiniela egiten laguntzeko(Ikus 2 irudia ). 

taldeak aukeratu

Kutxatxoak tanda irabazleak adierazteko erabiliko dira(ikus 3 irudia)

irabazlea aukeratu

Taldeak aukeratzen bukatzen duzunean, 'Gorde' botoia sakatu eta kiniela gorde egingo da. Kiniela bat eginda dagoela, nahi deneanaldatu daiteke estropada hasi baino, 10 minutu lehenago arte.

 

PUNTUAZIOA

Puntuazioak hurrengo moduan kalkulatzen dira:

Estropadaren irabazlea asmatzen baduzu, 24 puntu lortzen dituzu.
Tandaren irabazlea asmatzen baduzu, 24 puntu lortzen dituzu.
Postua asmatzen bada 20 puntu lortzen dira
Ez bada postu asmatzen, aukeratutako postua eta sailkapenaren postuaren arteko diferentzia kalkulatzen da eta balio hori 12 zenbakiari kentzen zaio, puntuazioa eskuratuz.
Adibidea:
Nik Zarautz 3. postuan geldituko dela aukeratzen badut baina estropadan 5. postuan gelditzen bada, orduan: 12 - |3-5| = 10 puntu lortzen ditut.