Urdaibaik etxean bandera eta liga erdia lortu ditu

Data: 
2010-09-19 09:37

Urdaibaik atzo arratsaldean Bermeon jokatutako estropada nagusitasunez irabazi zuen. Bermeotarrak hasieratik estropada buru izan ziren eta ez zieten aukerarik eman aurkariei. Bigarren postuan Castro sailkatu zen eta hirugarrena, lehen tandan aritu zen Pedreñarentzat.

Oriok, atzo, laugarren postua lortu zuen eta ondorioz Urdabaik ligaren sailkapenean zuen errenta 3 puntutan haunditu zuen orain Oriotarrak bigarren 5 puntutara daudelarik. Gauzak horrela Oriotarrek oso zaila dute liga irabaztea eta Urdabairen aldetik huts handia espero beharko litzateke hau gertatzeko.

Zumaia nagusi play-off-ean

Estropada nagusia jokatu aurretik, TKE ligako play-off-a jokatu zen. Hasierako ziabogatik Zumaia denbora onenak markatzen joan zen eta bera izan zen atzo hoberena. Bigarren postuan Camargo sailkatu zen 2 segundura eta atzerago Samertolameu eta Santurtzi sailkatu ziren 16 eta 18 segundura. Atzo ikusi genuenagatik, Zumaiak eta Camargok nahiko bideratuta dute hurrengo urtean TKE ligan jardutea.

Sailkapenak:

Bermeo Hiriko XXVIII. Ikurriña

2010-09-18 17:00, Bermeo

1 tanda
PostuaKaleaTaldeaZiab. 1Ziab. 2Ziab. 3Denbora
13Pedreña05:0109:5415:1620:18,56
24Astillero05:0110:0115:2320:24,60
31Tiran05:0310:0515:2920:27,98
42Pasai San Pedro05:0510:1315:4521:02,96
2 tanda
PostuaKaleaTaldeaZiab. 1Ziab. 2Ziab. 3Denbora
13Urdaibai04:5109:4715:0219:55,84
24Castro04:5809:5715:1220:03,20
31Orio A.E.04:5609:5915:1920:20,98
42Pasai Donibane04:5910:0515:2820:30,68
Sailkapen orokorra
PostuaTandaTaldeaDenboraDif.
12Urdaibai19:55,84-
22Castro20:03,207,48
31Pedreña20:18,5622,63
42Orio A.E.20:20,9824,65
51Astillero20:24,6028,69
61Tiran20:27,9831,72
72Pasai Donibane20:30,6834,75
81Pasai San Pedro21:02,961:06,47

PLAY-OFF Ascenso, Jornada 1

2010-09-18 16:30, Bermeo

1 tanda
PostuaKaleaTaldeaZiab. 1Ziab. 2Ziab. 3Denbora
11Zumaia05:0410:0615:3420:41,78
23Camargo05:0810:1615:4220:43,82
34Samertolameu05:0610:1415:4520:57,98
42Itsasoko ama05:0710:1615:4820:59,78
Sailkapen orokorra
PostuaTandaTaldeaDenboraDif.
11Zumaia20:41,78-
21Camargo20:43,822,02
31Samertolameu20:57,9816,16
41Itsasoko ama20:59,7818,18