Lehen estropadan Kaikurentzako abantaila
Kaikuk lortu du garaipena kontxako lehen jardunaldian eta segundu t'erdiko abantaila lortu du bigarren izan den Urdabairekin. Traineiru bizkaitar banak bere tanda irabazi du eta bien artean segundo t'erdira iristen ez den diferentzia egon da.
Lehen tandan Kaiku, Astillero eta Donostiarrarekin aritu den Pasai Donibanek, tandako bigarren izatea lortu du eta sailkapen orokorreko hirugarren postua lortu du ia hamar segundutara. Astillero estropadaren bukaeran bultzada galdu eta 20 segundura sailkatu da. Bukatzeko Donostiarra sailkatu da bere mailan itxura ona emanez.
Bigarren tandan, lehia oso polita bizi izan da badia barruan, Pedreña eta Orioren artean. Oriotarrak atzetik etorrita Pedreñakoak harrapatu eta ehunenekoengatik hurrengo igandean tanda nagusian egotea lortu dute. Pixkat atzerago Hondarribia sailkatu da.
Jardunaldi honen ondoren ezer ez dago erabakita eta hurrengo igandean lehia polita ikusi ahal izango dugu Kaiku eta Urdaibairen artean, San Juan erabat baztertu gabe.
Sailkapenak:
Kontxako 1. jardunaldia
2010-09-05 12:00, Donostia
| Postua | Kalea | Taldea | Ziab. 1 | Ziab. 2 | Ziab. 3 | Denbora |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 3 | Kaiku | 09:20,00 | 19:12,66 | ||
| 2 | 2 | Pasai Donibane | 09:28,00 | 19:22,64 | ||
| 3 | 4 | Astillero | 09:28,00 | 19:32,90 | ||
| 4 | 1 | Donostiarra | 09:52,00 | 20:20,52 |
| Postua | Kalea | Taldea | Ziab. 1 | Ziab. 2 | Ziab. 3 | Denbora |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | Urdaibai | 09:26,00 | 19:14,08 | ||
| 2 | 4 | Orio A.E. | 09:35,00 | 19:30,90 | ||
| 3 | 3 | Pedreña | 09:34,00 | 19:31,18 | ||
| 4 | 1 | Hondarribia | 09:40,00 | 19:34,76 |
| Postua | Tanda | Taldea | Denbora | Dif. |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 1 | Kaiku | 19:12,66 | - |
| 2 | 2 | Urdaibai | 19:14,08 | 2,02 |
| 3 | 1 | Pasai Donibane | 19:22,64 | 10,10 |
| 4 | 2 | Orio A.E. | 19:30,90 | 18,18 |
| 5 | 2 | Pedreña | 19:31,18 | 19,19 |
| 6 | 1 | Astillero | 19:32,90 | 20,20 |
| 7 | 2 | Hondarribia | 19:34,76 | 22,22 |
| 8 | 1 | Donostiarra | 20:20,52 | 1:08,08 |
