San Juanen estropada izugarria eta Castro kanpoan
Gaur arratsaldean sekulako sailkatze estropada bizitu dugu Donostian. Urtero bezela, ezustekoak ez dira falta izan eta aurten bai onerako eta bai txarrerako ezustekoak izan dira.
Lehenik aipatu beharrekoa sanjuandarrek egin duten estropada izugarria. Txapela kentzekoa. Itzulerako luze oso ona egin dute eta badian San Pedroren atzetik hain gertu sartzen ikusterakoan, denbora ona egingo zutela aurreikus zitekeen. Eta hala izan da, beraiek irabazi baidute sailkatze estropada, bigarren izan den Oriori 16 segundu aterata.
Aipatzeko besteak: ezusteko txarrak, eta horien artean ia kiniela guztieta zeuden San Pedrok eta Castrok ez dutela sailkatzerik lortu, zortzigarren eta bederatzigarren sailkatu baitira hurrenez hurren.
Albiste onak, berriz, Hondarribia, Astillero eta Pedreñakoentzat. Hiru traineru hauek kiniela askotan zeuden baina ez ziren faborito sailkapena lortzeko. Estropada txukuna burutu dute eta oparia: igandean arraun egingo dute badian.
Orio, Urdabai eta Kaikuri buruz ezer gutxi esateko. Sestaoarren kasuan, agian estropada hobeagoa espero zitekeen beraien aldetik, baina gaur sailkatzea zen saria eta zazpi lehenengoen artean egonda konforme.
Igandean beste kontu batzuk izango dira eta beste estropada bat ikusiko dugula iruditzen zait.
Igandeko tanda zozketa egin ondoren, hola gelditu dira:
1. Txanda: Donostiarra, Astillero, San Juan eta Kaiku
2. Txanda: Orio, Urdaibai, Pedreña eta Hondarribia.
Gaurko sailkapenak hemen deskargatu daitezke.
| Eranskina | Tamaina |
|---|---|
| Kontxa_sailkapena_2010.pdf | 54.14 KB |
