Urdabai ligan sendo Orion irabazi ondoren

Data: 
2010-08-29 10:50

Urdabaik garaipen garrantzitsu bat lortu zuen atzo Orion balizek, berriz ere, baldintzatu zuen estropada batean.

Estropada hasi aurretik kanpoko baliza bat mugitu egin zen eta baliza hau besteekin lerrokatzeko zeuden arazoak ikusirik, estropada bi tandako erlojupeko bat bezala jokatzea erabaki zen.

Lehen txanda horretan, San Pedrok markatu zuen denborarik hoberena eta 21 minututik jeitsi zen traineru bakarra izan zen.

Bigarren txandan, berriro ere gorabeherak: San Juanek irteeran tosta puskatu eta berriro irteera errepikatu behar izan zuen azken postuan. Estropadari dagokionez, Urdabai hirugarren eta laugarren luze oso onak egin zituen olatuen artean eta hor oinarritu zuen bere garaipena. Helmugan 16 segunduko tartea atera zion Oriori. Hirugarren postuan San Juan sailkatu zen, irteerako aferako zigorra tarteko.

Sailkapenak:

XX. Orioko Estropadak - XIII Ik.Inmob. Orio

2010-08-28 16:30, Orio

1 tanda
PostuaKaleaTaldeaZiab. 1Ziab. 2Ziab. 3Denbora
15Pasai San Pedro05:1910:2215:5920:56,78
24Hondarribia05:1710:2616:0221:06,40
36Tiran05:2510:2616:0621:13,18
43Kaiku05:3110:4016:2321:25,28
51Zarautz05:2610:3816:2621:30,54
62Zumaia05:2610:3616:2221:32,36
2 tanda
PostuaKaleaTaldeaZiab. 1Ziab. 2Ziab. 3Denbora
16Urdaibai05:1110:0915:3120:20,88
25Orio A.E.05:1310:0915:4020:37,04
34Pasai Donibane05:1310:1115:4320:45,78
43Castro05:1710:2115:5120:48,74
51Astillero05:1710:2316:0121:00,38
62Pedreña05:2410:2316:0121:05,44
Sailkapen orokorra
PostuaTandaTaldeaDenboraDif.
12Urdaibai20:20,88-
22Orio A.E.20:37,0417,17
32Pasai Donibane20:45,7825,25
42Castro20:48,7428,28
51Pasai San Pedro20:56,7836,36
62Astillero21:00,3839,80
72Pedreña21:05,4444,85
81Hondarribia21:06,4045,86
91Tiran21:13,1852,93
101Kaiku21:25,281:05,05
111Zarautz21:30,541:10,10
121Zumaia21:32,361:12,12