'Tornozulotik' garaile 'II. Arraunzale liga birtuleko' KAE1 ligan
admin -k bidalia Ign, 29/08/2010 - 09:26 -n
Data:
2010-08-29 10:26KAE1 ligaren amaierarekin batera 'II. arraunzale liga birtulean' KAE1 ligako jokoari eman zaio eta 'Tornozulotik' erabiltzailea izan da irabazlea. Atzetik aurrera egindakoa izan da berea, baina azken asteetan lehen postuan zebilen eta hor eutsi dio, azken estropadan aldeak haundituz. Bigarren postuan 'Gaie11' erabiltzailea eta hirugarrenean 'teju' sailkatu dira.
Hemendik joko irabazlea zoriondu nahiko genuke eta bereziki parte hartu duzuen guztiak. Mila esker zuen partehartzeagatik eta espero dugu jokoarekin ondo pasa izana.
Sailkapen orokorra hemen ikus dezakezue.
