KAE ligen amaiera
admin -k bidalia Ost, 27/08/2010 - 15:55 -n
Data:
2010-08-27 16:55Asteburu honetan KAE1 eta KAE2 ligei amaiera emango zaie. KEA1 liga larunbatean bukatuko da Zierbenan 'XXVII Petronor banderarekin'. Santurtzi eta Camargo daude play-off postuetan eta hirugarren postuan dagoen Isuntzak zaila du, baina ez ezinezkoa, play-off postu horietan sartzea. Emozio handiko estropada izango dela iragar daiteke...
KAE2 ligari dagokionez, iganderarte itxaron beharko dugu irabazlea nor den jakiteko. Portugalete eta Santoñarentzat daude oraintxe bertan lehen eta bigarren postuan eta Zumaia hirugarrena da aurretik bi estropada dituztela.
ALB-ean ere KAE1 ligari amaiera emango diogu larunbatean. Oraingoz, Tornozulotik erabiltzailea da lider 2250 punturekin baina diferentziak ez dira handiak eta aldaketak egon daitezke.
