Gipuzkoarrek irabazi dute Euskotren liga, polemika barne
Asteburuan, Zarautzko estropadarekin batera, Euskotren ligari amaiera ematen zitzaion. Azken bi estropada hauetara Galizia eta Gipuzkoa liga irabazteko aukerarekin iristen ziren.
Larunbatean, Galiziarrak izan ziren azkarrenak eta 17 segundoko aldea atera zieten Gipuzkoarrei. Igandean, berriz, Gipuzkoarren buelta eman eta estropada irabaztea lortu zuten 4 segunduko aldearekin.
Gauzak honela, Galiziarrek Zarautzko bandera etxera eraman zuten eta ligan bi taldeak puntutan enpatatuta gelditzen ziren. Hasiera batean, epaileek ligako irabazle bezala Galiziarrak izendatu zituzten eta ospakizunetan ari zirelarik, araudia hobeto aztertu ondoren, liga irabazlea Gipuzkoa izan zela erabaki zuten.
Erabaki okerrak konpontzea gauza ona bada ere, liga amaierari itxura txarra eman dion gertakizuna izan zen igandekoa eta ez Galiziarrek ez Gipuzkoarrek merezi ez zutena.
