Urdabai nagusi Getxoko banderan

Data: 
2010-07-31 21:46

Urdaibaik gaur Getxoko badera irabazi du eta honela osteguneko "porrota" nolabait konpondu dute. Bermeotarrak azken tandan aritu dira Orio, San Juan eta Tiranekin batera eta haseratik estropada burua hartu eta bukatu arte han joan dira.

Oriotarrak lehen ziaboga eman eta gero atzean gelditzen hasi dira eta orduan San Juan eta Tiranek lehia polita eskaini dute bigarren postuaren bila. Bigarren postu horretarako, ordea, beste lehiakide bat ere bazegoen: bigarren tanda irabazi duen Pedreña.

Azkenean, hirugarren ziabogan atzetik baziren ere, San Juandarrek bigarren postua lortu dute eta hirugarrena Pedreñarentzat izan da, laugarren, Tiran sailkatu delarik. Orio seigarren postuan sailkatu da eta Urdabairekiko 5 puntu galdu ditu ligaren sailkapenean, orain Urdabai bigarren postuan 3 puntura bakarrik duelarik.

Sailkapenak:

Getxoko Estropaden XXXII. Ikurriña

2010-07-31 17:30, Getxo

1 tanda
PostuaKaleaTaldeaZiab. 1Ziab. 2Ziab. 3Denbora
14Kaiku04:5009:4414:5619:47,78
21Hondarribia04:5509:5115:1020:03,20
33Zumaia04:5609:5215:1120:04,72
42Zarautz05:0510:0515:3220:35,42
2 tanda
PostuaKaleaTaldeaZiab. 1Ziab. 2Ziab. 3Denbora
13Pedreña04:4709:3714:4519:30,22
22Castro04:4909:4014:5219:37,14
34Pasai San Pedro04:4909:3914:5119:49,82
41Astillero04:5009:4815:0520:01,90
3 tanda
PostuaKaleaTaldeaZiab. 1Ziab. 2Ziab. 3Denbora
12Urdaibai04:4509:3314:3719:23,42
21Pasai Donibane04:5009:3814:4619:28,32
33Tiran04:4909:3814:4319:31,18
44Orio A.E.04:4809:4614:5519:47,42
Sailkapen orokorra
PostuaTandaTaldeaDenboraDif.
13Urdaibai19:23,42-
23Pasai Donibane19:28,325,05
32Pedreña19:30,227,07
43Tiran19:31,188,08
52Castro19:37,1414,14
63Orio A.E.19:47,4224,24
71Kaiku19:47,7824,24
82Pasai San Pedro19:49,8226,26
92Astillero20:01,9037,78
101Hondarribia20:03,2039,80
111Zumaia20:04,7240,81
121Zarautz20:35,421:12,12