Kaikuk nagusitasunarekin irabazi du Euskadiko txapelketa
admin -k bidalia Wed, 28/07/2010 - 19:16 -n
Data:
2010-07-28 20:16Kaikuk gaur arratsaldean Euskadiko txapelketa nagusitasun osoarekin irabazi eta tituluari eutsi dio. Sestaotarrak, irteera indartsua egin ondoren, lehen paladatik estropada buruan egon dira eta gero estropada erabat menperatu dute. Bigarren postuan, Urdabai izan da estropada guztian zehar, baina azken luzean Hondarribiaren kalean sartzeagatik kanporatuak izan dair. Hirugarren (bigarrena, kanporaketaren ondoren) posturako lehia, lehen txandan aritu den Orio eta Hondarribiaren artean zegoen eta azkenean Oriotarrentzat izan da.
Lehen txandan, aipatutako Orio izan da irabazlea eta esan behar TKE ligan dabilen Zumaia KAE1 ligako traineruek ezin izan dutela garaitu. Oraindik goiz da, baina iraileko play-off-etarako erreferentzia izan daiteke.
