Zumaiako neskak, Hondarribia eta Kaiku txapeldun
Gaur arratsaldean jokatu dira Gipuzkoa eta Bizkaiako traineru txapelketak.
Donostian, gizonezkoen estropadaren aurretik, neskak aritu dira arraunean eta bertan Zumaiako traineruak Getaria-Tolosak aurten zeraman ibilbidea apurtu eta txapelketa irabazi dute. Bigarren postuan Getaria-Tolosa sailkatu da eta hirugarren postuan San Juan.
Gizonezkoen traineru txapelketa gorabeherekin hasi da, kanpoko balizak lotu gabe egon eta erlojuaren kontra jokatu behar izan baita. Erlojupeko hontan Hondarribia izan da azkarrena San Juan eta Orioren aurretik. Garaipen honek konfidantza eman beharko die berdeei, ligan aurrera egiteko.
Bizkaian, berriz, ikusmira Kaikuren gainean zegoen eta aurten, iaz bezala, ez dute hutsik egin eta txapelketa irabazi dute. Bigarren postuan Urdaibai sailkatu da eta hirugarren postua Zierbenarentzat izan da. Asko hitzegin da Kaikuk ligan ematen duen errendimenduaz, baina badirudi aurten ere gauzak iaz bezala doazela eta ligaz kanpoko estropadetan Kaikurekin kontuz ibili beharko dela. Hurrengo zita: Euskadiko txapelketa.
