Eusko tren ligako lehen bi estropadak Gipuzkoarrentzat

Data: 
2010-07-13 16:19

Getaria-Tolosako neskek aurten denboraldi ederra daramate eta asteburu honetan ere erakutsi dute forma onean dabiltzala. Joan den asteburuan Eusko tren ligari ekin zitzaion eta Gipuzkoarrak ditugu ligaren buruan. Larunbatean Pedeñan eta igandean Portugaleten jokatu ziren bi estropadetan emaitza berbera izan zen eta bietan Gipuzkoarrak Galiziarren aurretik izan ziren.

Sailkapenak hauek dira:

'II Bandera Marina de Cudeyo' (Pedreña)

Taldea Denbora Diferentzia Puntuak
1 Gipuzkoa 11:18,69 4
2 Galicia 11:25,05 00:06.36 3
3 Bizkaia 11:54,23 00:35.54 2
4 Cantabria 12:36,38 01:17.69 1

'Bandera Ambilamp' (Portugalete)

  Taldea Denbora Diferentzia Puntuak
1 Gipuzkoa 10:40,08   4
2 Galicia 10:46,79 00:06.71 3
3 Bizkaia 11:07,62 00:27.54 2
4 Cantabria 11:33,59 00:53.51 1