Oriorentzat bandera berdintasuna handiko estropadan
Pronostiko guztien kontra, Oriok eskuratu du garaipena gaur arratsaldean Bilbon jokatu den TKE ligako estraineko estropadan. Oriotarrek lan txukuna egin dute eta aurretik Pedreñak ezarritako denborak hobetzen joan dira azkenean 10 segundutako errenta lortuz. Bigarren postua aipatutako Pedreñarentzat izan da eta hirugarren postua igo berri den San Juanentzat. Aipatzekoa Sanjuandarren estropada, TKE ligara igo berritan 3. postua lortu baitute, gaur faborito ziren traineru guztien aurretik.
Aipatzekoa estropada honetan egon den berdintasuna, izan ere, bigarren eta seigarrenaren artean 4 segundu besterik ez baitira egon eta 20 segundu bigarren eta hamargarrenaren artean. Emaitza hauek udan zehar ikus dezakegunaren islada izan daitezke.
'Arraunzaleen II. liga birtualean' Urdaibai zen gaur faborito nagusi, baina ezin izan du 5. postutik pasa. Bi erabiltzailek bakarrik asmatu dute estropada irabazlea eta beraiek dira ligaren buruan.
Bihar, Donostiako uretan, bigarren jardunaldia jokatuko da. Momentu ona izango da traineruak itsasoan eta elkarren ondoan jarrita duten arraunkera ikusteko.
Emaitzak:
Bandera SEAT - GP Villa de Bilbao
2010-07-03 17:00, Bilbao
| Postua | Kalea | Taldea | Ziab. 1 | Ziab. 2 | Ziab. 3 | Denbora |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 1 | Pasai Donibane | 04:50 | 09:41 | 14:49 | 19:39,46 |
| 2 | 4 | Tiran | 04:54 | 09:47 | 15:01 | 19:51,20 |
| 3 | 2 | Astillero | 04:57 | 09:54 | 15:06 | 19:59,08 |
| 4 | 3 | Zumaia | 04:55 | 09:55 | 15:08 | 20:06,38 |
| Postua | Kalea | Taldea | Ziab. 1 | Ziab. 2 | Ziab. 3 | Denbora |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 4 | Pedreña | 04:46 | 09:38 | 14:47 | 19:38,64 |
| 2 | 3 | Urdaibai | 04:47 | 09:42 | 14:50 | 19:42,08 |
| 3 | 2 | Kaiku | 04:48 | 09:44 | 14:53 | 19:43,20 |
| 4 | 1 | Zarautz | 04:59 | 10:03 | 15:27 | 20:28,70 |
| Postua | Kalea | Taldea | Ziab. 1 | Ziab. 2 | Ziab. 3 | Denbora |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 1 | Orio A.E. | 04:46 | 09:37 | 14:42 | 19:28,60 |
| 2 | 4 | Castro | 04:51 | 09:45 | 14:52 | 19:41,08 |
| 3 | 3 | Pasai San Pedro | 04:50 | 09:46 | 14:59 | 19:53,38 |
| 4 | 2 | Hondarribia | 04:51 | 09:47 | 15:00 | 19:54,56 |
| Postua | Tanda | Taldea | Denbora | Dif. |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 3 | Orio A.E. | 19:28,60 | - |
| 2 | 2 | Pedreña | 19:38,64 | 10,10 |
| 3 | 1 | Pasai Donibane | 19:39,46 | 11,11 |
| 4 | 3 | Castro | 19:41,08 | 13,13 |
| 5 | 2 | Urdaibai | 19:42,08 | 14,14 |
| 6 | 2 | Kaiku | 19:43,20 | 15,15 |
| 7 | 1 | Tiran | 19:51,20 | 23,23 |
| 8 | 3 | Pasai San Pedro | 19:53,38 | 25,25 |
| 9 | 3 | Hondarribia | 19:54,56 | 26,26 |
| 10 | 1 | Astillero | 19:59,08 | 31,31 |
| 11 | 1 | Zumaia | 20:06,38 | 37,78 |
| 12 | 2 | Zarautz | 20:28,70 | 60,00 |
