Isuntza KAE1 ligako lehen irabazlea
Isuntzak lortu zuen atzo Donostiako uretan KAE1 ligako lehen garaipena eta ligako lidertza. Lekeitiarrei lehen tandan arraun egitea egokitu zitzaien, askorentzat estropada irabazteko faborito zen Itsasoko Amarekin, Getxo eta Bustuarialdearekin. Estropada bitan zatitu zen hasieratik eta Isuntza eta Santurtzik lehia polita izan zuten eta azkenean Lekeitiarrek 36 ehunenekogatik tanda eta estropada irabazi zuten.
Bigarren tanda Donostiarra, Camargo, Arkote eta Hondarribiak arraun egin zuten. Etxekoek lehen ziaboga Camargoren atzetik eman bazuten ere, bigarren luzean estropada burua hartu eta hantxe eutsi zioten bukaerararte.
Hirugarren tandan Orio, Getxo, Zierbana eta Deustu izan ziren. Igo berri den Deustu eta Orioren artean lehia polita izan zen eta azkenan Oriotarrek lortu zuten tanda irabaztea, honekin batera sailkapenaren hirugarren lekua lortuz. Deustuk bi segundu exkax gehiago behar izan zituen eta sailkapen nagusiko bostgarren postuan sailkatu zen.
Atzo ikusi genuenagatik, badirudi indarrak oso parekatuta daudela eta estropada politak ikusteko aukera izango dugula udan zehar.
'II. arraunzale liga birtualean' ere badugu lehen liderra: teju erabiltzailea. Atzo onena izan zen eta bi puntuko abantaila atera zion bigarrenari, Gaie11.
Kontutan hartu, tandak zozketatzen diren lehen estropada hauetan, tanda irabazleak ez direla kontutan hartuko puntuazioetan. Animo guztioi eta egin zuen pronostikoak!
Estropada emaitzak:
Gran Premio Metro Donostialdea - Sari Nagusia
2010-06-26 17:00, DONOSTIA - GIPUZKOA
| Postua | Kalea | Taldea | Ziab. 1 | Ziab. 2 | Ziab. 3 | Denbora |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 1 | Isuntza | 00:00 | 10:02 | 15:35 | 20:31,63 |
| 2 | 3 | Itsasoko ama | 00:00 | 10:01 | 15:37 | 20:32,00 |
| 3 | 2 | Getxo Arraun | 00:00 | 10:22 | 16:07 | 21:10,95 |
| 4 | 4 | Busturialdea | 00:00 | 10:42 | 16:38 | 21:48,33 |
| Postua | Kalea | Taldea | Ziab. 1 | Ziab. 2 | Ziab. 3 | Denbora |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 4 | Donostiarra | 05:14 | 10:12 | 15:53 | 20:53,29 |
| 2 | 3 | Camargo | 05:10 | 10:16 | 16:02 | 21:06,40 |
| 3 | 2 | Hondarribia | 05:17 | 10:23 | 16:07 | 21:11,68 |
| 4 | 1 | Arkote | 05:20 | 10:28 | 16:17 | 21:27,33 |
| Postua | Kalea | Taldea | Ziab. 1 | Ziab. 2 | Ziab. 3 | Denbora |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 4 | Orio A.E. | 05:17 | 10:13 | 15:55 | 20:51,74 |
| 2 | 1 | Deustu | 05:15 | 10:16 | 15:53 | 20:53,70 |
| 3 | 2 | Zierbena | 05:11 | 10:13 | 15:57 | 20:53,96 |
| 4 | 3 | Illunbe | 05:19 | 10:27 | 16:19 | 21:27,10 |
| Postua | Tanda | Taldea | Denbora | Dif. |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 1 | Isuntza | 20:31,63 | - |
| 2 | 1 | Itsasoko ama | 20:32,00 | 1,01 |
| 3 | 3 | Orio A.E. | 20:51,74 | 20,20 |
| 4 | 2 | Donostiarra | 20:53,29 | 22,22 |
| 5 | 3 | Deustu | 20:53,70 | 22,22 |
| 6 | 3 | Zierbena | 20:53,96 | 22,22 |
| 7 | 2 | Camargo | 21:06,40 | 34,75 |
| 8 | 1 | Getxo Arraun | 21:10,95 | 38,79 |
| 9 | 2 | Hondarribia | 21:11,68 | 39,80 |
| 10 | 3 | Illunbe | 21:27,10 | 55,96 |
| 11 | 2 | Arkote | 21:27,33 | 55,96 |
| 12 | 1 | Busturialdea | 21:48,33 | 1:17,17 |
