Arraunzaleen II. liga birtuala prest

Data: 
2010-06-14 18:38

Kaixo,

udara iristear dago eta berarekin batera traineru denboraldi berri bati ekingo zaio. KAE2 liga asteburu honetan da astekoa eta KAE1 ligak hurrengoan izango du hasiera. TKE ligarako zerbait gehiago itxaron beharko dugu, baina ez asko, uztailaren 4an hasiko baita.

Traineru denboraldi honetan ere, aurreko urtean hasitako bideari jarrituko diogu eta jokoarekin jarraituko dugu eta baita izena jarri ere: 'Arraunzaleen II. liga birtuala'.

Iaz bezala, KAE1 eta TKE ligetan oinarrituko da jokoa eta han erakutsi ahal izango duzue, zure arraun 'jakituria'. Aurten berrikuntza batzuk ditugu kinielak egiteko sisteman (trainerila txapelketetan parte hartu zutenek ezagutuko dituzte) eta espero aldaketa hauek jokoa erraztu eta erakargarriagoa egitea.

Hemendik aurrera, jokoan parte hartu eta zuen kinielak egiten has zaitezkete KAE1 zein TKE ligetako lehen estropadetarako. Oraindik jokoa ezagutzen ez baduzu, ezagutu ezazu eta anima zaitez parte hartzen. Eta jadanik ezagutzen baduzu, parte hartu eta zorte on zure pronostikoetan.