Euskadiko trainerila txapelketa Kaikurentzat

Data: 
2010-05-30 20:14

Kaikurentzat izan da gaur arratsaldean jokatu den Euskadiko trainerila txapelketa, senior mailan. Sestaoarrak hasieratik jarri dira estropada buruan eta hor eutsi diote bukatu arte. Bigarren postuan Orio sailkatu da 11 segundura eta hirugarren Hondarribia 18ra.

Nesken kategorian, etxekoak izan dira nagusi eta aurreko astean Gipuzkoako txapelketa irabazi ondoren, aste honetan Euskadikoa eskuratu dute. Getariarren atzetik Pasai Donibane sailkatu da eta hirugarren postua Zumaiarrentzat izan da.

Jubeniletan, Elantxobek eskuratu du txapelketa Ondarroa eta San Pedroren aurretik.

Sailkapenak hemen ikus daitezke.

Jokoan parrrapa erabiltzailea izan da onena eta berak eman du pronostikorik  zehatzena, zorionak!