Kaiku nagusi sailkapenean
Gaur arratsaldean jokatu dira Euskadiko trainerila txapelketako sailkapen estropadak eta Kaiku izan da nagusi senior mailan. Bigarren Orio sailkatu da segundu batera eta aipatu beharra dago, Bermeo kanporatu izan dela eta bihar ezingo duela txapelketan parte hartu. Txapelketarako sailkatu diren beste untziak Hondarribia eta San Pedro izan dira.
Nesken kategorian, Zumaiak irabazi du Pasai Donibaneri ehuneko batzugatik irabazi ondoren. Txapelketarako sailkatu diren beste untziak, Getaria eta Tolosa izan dira.
Azkenik jubenil mailan, Elantxobe izan da azkarrena eta bigarren denborarik hoberena San Pedrok lortu du, biek bere tanda irabazita. Txapelketarako sailkatu diren beste untziak Ondarroa eta Getaria izan dira.
Gaurko sailkepenak hemen ikus daitezke.
Biharko tandak hemen ikus daitezke.
