Euskadiko trainerila txapelketa, sailkapenak gaur arratsaldean
admin -k bidalia Lar, 29/05/2010 - 07:22 -n
Data:
2010-05-29 08:22Gaur arratsaldetik hasita, asteburu honetan Euskadiko trainerila txapelketa jokatuko da Getariako uretan. 17:00 -tan izango da bi egunetan eta gaur sailkatze estropadak jokatuko dira eta bihar gaur sailkatzea lortu dutenen artean txapelketa jokatuko da.
Senior mailan, erabiltzaileen kinielatan Kaiku agertzen da faborito bezala, aurreko astean erraztasunez Bikaiako txapelketa irabazi ondoren. Ikusi beharko da Oriok eta Bermeok zein erantzun ematen dioten.
Jubeniletan, lehia polita izan zen aurreko astean Arkote eta Elantxoberen artean eta asteburu honetan berriro errepikatu daiteke. Gipuzkoako txapeldun izan ziren Getariarrek, hala ere, zer esan asko izango dute.
Guzti hau eta gehiago, gaur eta bihar 17:00tatik aurrera.
