Zarautzek bihar aurketuzko ditu bi traineruak

Data: 
2010-05-28 09:24

Iturria: Diario Vasco

Bihar, larunbata, maiatzaren 29an, Arraun Eguna ospatuko da Zarautz Arraun Elkarteak antolatuta. Ekitaldi nagusiari eguerdiko 12:00tan emango zaio hasiera, Musika Plazan. Ekitaldian barne 2010 denboraldiko Zarautz Arraun Elkarteko bi traineruetako arraunlari eta entrenatzaileen aurkezpena egingo da. Aurtengo denboraldian Enbata traineru bat TKE/ACT Ligan lehiatuko da eta bigarren trainerua KAE/ARC2 Ligan.

Momentu honetan 42 arraunlari dabiltza entrenamenduetan, 36 senior eta gainontzekoak jubenilak, lehen traineruak Hegoi Intxauspe eta Ekhi Illarramendi entrenatzaile lanetan eta bigarrenak Jon Odriozola eta Gaizka Garmendia. ACTrako zerrenda ekainaren 10erako eman behar da. Datorren astetik aurrera estropadatik ez zaie faltako: Lekeitio, Mutriku, Bilbao... Ekitaldia aurkezpen labur batekin hasiko da eta ondoren Jon Urien, Zarauzko Udaleko alkate jaunaren agur hitzekin jarraituko du. Arraun Egunari amaiera emateko sardina jana egingo da. Bertan, sardinak jateaz gain nahiko edari ere izango da: txakolina, ardoa eta sagardoa. Beraz, arraunzale guztiok eta oro har zarauztar herritar oro gonbidatuta zaudete Arraun Eguneko ekitaldietan parte hartzera.

Trainerilak

Arraunarekin jarraituz, pasa den igandean Mutrikuko uretan lehiatu ziren Gipuzkoako Trainerilla txapelketak. Bertan, gazte mailan Zarautz Arraun Elkarteko ontzia hirugarren sailkatu zen brontzezko domina lortuz, eta Gipuzkoako Ligan ere hirugarren. Gizonezko senior mailan Zarauzko trainerilak Federazio Sarian lehiatu behar izan zuen larunbatean Gipuzkoako Trainerilla Txapelketan lehiatzeko sailkapena ez baitzuen lortu seigaZAE-ko jubenilak, hirugarren pasa den asteburuan Mutrikun. rren sailkatu ondoren. Federazio sarian San Juan izan zen garaile eta zarauztarrak bigarren helmugaratu ziren eta getariarrak hirugarren. Orain, asteburu honetarako, 29an eta 30ean, Getarian antolatuko diren Euskadiko Trainerilla Txapelketan ea emaitza hobeak lortzen dituzten.