Jokoan, kinielak egiteko sistema eguneratuta
admin -k bidalia At, 25/05/2010 - 06:46 -n
Data:
2010-05-25 07:46Euskadiko trainerila txapelketarekin batera, kinielak egiteko sistema berria martxan jarriko dugu. Sistema berrian, taldeen sailkapena modu bisualagoan eginten da, sailkapena egiteko lana erraztuz. Hemendik aurrera taldeak "select" kutxatan aukeratu beharrean, xaguarekin alde batetik bestera arrastatuz egin ahalko dituzue zuen pronostikoak.
Aldaketa hau lagungarria izango delakoan, Euskadiko trainerila txapelketan jartzen dugu martxan gero udarari begira. Beti bezala, zuen iritzia jakitea gustatuko litzaiguke, beraz, ez izan beldurrik zuen iritzia emateko bai albiste hori erantzunez, harremana atalaren bitartez edota facebook edo twitter-etik.
Hemen uzten dizuet sistema berriaren irudi bat, nolako izango den ikus dezazuen:

