Orio eta Kaiku traineriletan txapeldun

Data: 
2010-05-23 19:22

Gaur jokatu dira Gipuzkoa eta Bizkaiako trainerila txapelketak eta senior mailan Orio eta Kaiku dira txapeldunak senior mailan.

Gipuzkoan, Oriotarrek azken estropadetan garaipenak lortu ondoren txapelketa ere irabazi dute iaz bezala senior mailan. Bigarren postuan San Pedro sailkatu da eta hirugarren Zumaiarrak izan dira.

Neska eta jubeniletan Getariarrentzat izan dira garaipenak, beraz, zorionak Getariarrei ere.

Bizkaian, atzo ezustean Kaikuk sailkatze estropada irabazi ondoren, gaur bide bera jarritu eta txapelketa irabazi du Bermeo eta Isuntzaren aurretik.

Jubenil mailan, Elantxobe izan da txapelduna azken txanpan Arkoteri lehen postua kendu ondoren. Hirugarren postuan, Ondarru sailkatu da.

Sailkapenak hemen: