Oriok eta Kaikuk irabazi dute sailkatze estropadetan
Gaur arratsaldean izan dira bihar jokatu diren Gipuzkoa eta Bizkaiko trainerila txapelketen sailkatze estropadak eta bertan Orio eta Kaiku izan dira nagusi.
Sailkatze estropadaren batera, trainerila ligen azken jardunaldia ere jokoan zegoen eta Gipuzkoako liga gaur bigarren izan den San Pedrorentzat izan da. Bizkaian, gauzak argiago zeuden, Bermeo-k gaur arteko estropada guztiak irabazi baiditu eta bera izan da ligan irabazle.
Orain biharko txapelketetan zer gertatzen den ikusi beharko dugu. Gipuzkoan San Pedrok liga irabazi arren, Oriok azken estropadak irabazi ditu indartsu dagoela erakutsiz. Bizkaian, gauza pil-pilean egongo da, orain arteko estropada guztiak Bermeok irabazi baditu ere, gaur Kaikuk garaipena lortu duelako.
Jokoan ere, Gipuzkoako ligan, badugu gure irabazlea: "Indar" erabiltzailea hain zuzen ere. Atzetik etorrita, azken jardunaldietan emaitza asko asmatuz, puntu mordoa lortu ditu eta bera izan da azkenean irabazlea. Zorionak!
Gaurko sailkapenak:
