Astebururako trainerila estropadak

Data: 
2010-05-06 23:29

Asteburu honetan Gipuzkoako trainerila ligako 4. eta 5. jardunaldiak jokatuko dira. Larunbatean zita Pasai Donibanen da, 16:15tatik aurrera eta igandean Hondarriban jokatuko da estropada goizeko 11:00tan.
Bizkaia aldean, asteburu honetan estropada bakarra jokatuko da: larubatean 16:00tan Ondarroan. Honekin Bizkaiko trainerila ligaren 4.jardunaldia osatuko da.
Jokoari dagokionez, orain arte nahiko parekatua doa eta lehenengo bostak 25 puntuko aldearekin daude bakarrik. Ligaren erdialdea pasako den asteburu honetan, aldeak haunditu edo txikitzeko aukera ederra!