Bina estropada asteburuan Gipuzkoa eta Bizkaiko trainerila ligetan

Data: 
2010-04-29 19:49

EGUNERAKETA: Bizkaiko bi estropadak, goizez 10:00tan jokatuko dira.

Asteburu hontan Gipuzkoa eta Bizkaiako trainerila ligen bina jardunaldi jokatuko dira. Gipuzkoa aldean, larunbateko goizeko 11:00tan izango da zita Donostian. Igandean berriz, estropada ordu berdinean jokatutako da baina Getariako uretan.

Bizkaia aldean, asteburuko bi estropadak Lekeition jokatuko dira: larunbatean arratsaldeko 16:00tan eta igandean goizeko 11:00tatik aurrera.

Jokoari dagokionez, asteburu honetan estreinatzen dugu Bizkaiako liga, eta Gipuzkoako ligari dagokionez, bigarren jardunaldia jokatuko dugu. Bizkaia aldean, aurreko asteko emaitzak ikusita Urdaibai da faborito zaleentzat. Gipuzkoa aldean, aurreko astean Hondarribia nagusitu arren, jendeak Orio jotzen du oraindik faborito bezala. Gogoratu oraindik denbora duzuela zuen kinielak egin edota aldatzeko. Zorte on!