TKE-rako 'play-off'-a asteburuan jokatzen da
admin -k bidalia Ost, 18/09/2009 - 13:20 -n
Data:
2009-09-18 14:20Asteburu honen bukaeran jakingo dugu hurrengo urtean TKE ligan zein traineruk parte hartuko duten, asteburu honetan jokatzen baita TKE ligarako 'play off'-a. 'Play-off' hau larunbatetik hasita, bi estropadetara jokatuko da eta bertan hiru traineruk parte hartuko dute TKE ligako bi posturen bila: Pasai Donibane, Astillero eta Samertolameu.
Bai larunbateko eta bai igandeko estropadak erlojuaren kontra jokatuko dira eta traineruak minutuko aldearekin irtengo dira. Estropadak TKE ligako tanden aurretik jokatuko dira.
Faborito bezala Astillero azaltzen da eta gero Pasai Donibane baina kontuan hartu beharko dira Samertolameukoak azken estropadetan emaitza onak lortu baizituzten.
