Kaiku eta Rias Baixas Kontxan irabazle
Gaur egun haundia zen Donostian eta jende guztia kontxako badiari begira zegoen goizeko 11:00tatik hasita izan ere ordu horretan hasten baizen 'Emakumezkoen Kontxako II. bandera'. Emakumeen banderen bila Astillerok, Getaria-Tolosak, Rias Baixas-ek eta Zumaiak arraun egin dute eta laurak nor baino hor ibili dira, batez ere, lehen hirurak eta estropada lehiatu bat egin eta gero galiziarrek eskuratu dute bandera. Bigarren postua lortzeko Astillero eta Getaria-Tolosa azken arraunkadararte ibili dira burrukan eta azkenean kantabriarrak sailkatu dira bigarren 3 segundu exkax-era eta hirugarren Getaria-Tolosa Astillerokoengandik 30 ehunenetara. Zumaia laugarren sailkatu da 22 segundura.
Emozioz betetako lehen estropada hau eta gero gizonezkoen txanda iritsi da eta 12:00tan hasiera eman zaio lehen txandari eta hortxe polemikarako gertaera: oraindik estropadaren 20 segundu bete ez zirela Urdaibaiko arraunlari batek arazo bat eduki du eta estropada gelditu egin da. Bermeotarrek ondoezik zegoen arraunlaria beste arraunlari bategatik aldatu dute eta orduan kanporatuak izan dira, nonbait erreglamentuan arraunlariak aldatzea debekatuta dagoela jartzen baitu. Beste behin ere oso zorte txarra Urdaibaikoentzat.
Azkenik, 20 minutu beranduago, lehen txanda hasi da eta hiru traineru lehian zeudelarik. Oriok oso irteera indartsua egin du eta Pedreña eta Donostiarrari segituan aurre hartu die. Oriotarrek ziaboga Pedreñakoekiko 5 segundurekin eta Donostiarrekiko 33 segundurekin hartu dute eta bazirudien txanda irabaziko zutela baina orduan Pedrañakoek erreakzionatu eta Oriotarrei segunduak jaten hasi dira beraien parera iritsi eta pasa arte. Azkenean kantabriarrek txanda irabazi dute Oriori 6 segundu atera dizkiotelarik eta azkenean eguneko hirugarren denbora hoberena lortuz. Donostiarrak aurreko astean baino pixkat makalago ibili dira eta 1:08ra sartu dira.
Eta bukatzeko txanda nagusia. Kaiku hirugarren kaletik arraunean eta 5 segunduko errentarekin. Castro bigarren kaletik eta San Pedro laugarrenetik. Oilar guztiak elkarrekin. Lehiatutako estropada espero zen, baina Kaikuk ez du aukerarik eman. Irteera indartsu bat egin eta estropada buruan jarri da. Irla parean dagoeneko traineru bateko diferentzia zuen bai Castro eta bai San Pedrorekiko eta esan dezakegu hemen bukatu dela estropada, izan ere, bizkaitarrek direferentzia hori haunditu besterik ez dute egin eta txanda eta bandera nagusitasun osoz irabazi dute. Castro 17 segundura sartu da eta San Pedro 27ra. Hondarribia laugarren izan da 34 segundutara.
Sailkapen nagusiari dagokionez Kaiku izan da irabazlea, Castro bigarrena eta San Pedro hirugarrena.
Sailkapen ofizialak atxekituta doaz.
| Eranskina | Tamaina |
|---|---|
| Gizonezkoen kontxa sailkapena | 42.96 KB |
| Emakumeen kontxa sailkapena | 46.18 KB |
