Kaiku bandera eramateko faborito
Kontxako baderaren azken estropada jokatzeko bi egun falta diren honetan Kaiku azaltzen da faborito ia kiniela guztietan baina ba al dago bueltarako aukerarik?
Alde batetik 5 segundu Castrorekin eta 10 San Pedrorekiko, ez dira diferentzia handiak kontutan hartuta untzi hauen kalitatea, batez ere Castrokoarena, sekulako denboraldia egiten ari dena.
Baina beste aldetik Kaiku dugu, dagoeneko bitan erakutsi diguna (Espainiako txapelketan eta Kontxan) atzetik joanda estropadari buelta eman eta irabazten dakiena eta bere formarik onenean dagoela dirudiena.
Ondorioa: buelta egon, egon daiteke baina horretarako irabazleak asko eta ondo arraun egin beharko du Kaikuri irabazteko eta gainetik errenta kentzeko.
P.D.: Itsaso txarra badago hemen idatzitakoak ez du ezertarako balio, baina aurten ez dirudi kasua izango denik...
