Castrok garapeina kontxa aurreko azken estropadan

Data: 
2009-08-30 20:44

Castrok garaipen berri bat lortu du Orion eta larunbateko zapore txarra gainetik kentzea lortu du. Kantabriarrak atzoko estropada txarra eta gero gogotsu irten dira eta estropadaren buru izan dira estropada guztian zehar nahiz eta oso forma onean dagoen Hondarribia beti gainean eduki duten. Hirugarren postuan Orio sailkatu da.

Aipatzekoa bigarren txandan arraun egiten zuen Urdaibaik bigarren ziaboga estriborretik hartu duela Pedreñarekin lehen postuarengatik lehiatzen ari zela eta maniobra errepikatu behar izan dute aukera guztiak galduz. Hala ere, ez dira azkenak izan.

Bestalde Arkotek lehen aldiz lortu du azken postutik aldegitea aurten.

Sailkapena hurrengoa da:

Taldea Denbora Diferentzia
Naturhouse Castro 19:54,87  
Hondarribia 19:57,16 00:02,29
Grupo Eibar Orio 20:07,95 00:13,08
Pedreña 20:12,38 00:17,51
San Pedro Ecolmare 20:14,19 00:19,32
Kaiku Ambilamp 20:31,47 00:36,60
Tiran Pereira 20:43,32 00:48,45
Zumaia Altuna y Uria 20:51,45 00:56,58
Zarautz Inmob. Orio 20:53,83 00:58,96
Arkote 21:10,22 01:15,35
Urdaibai Umpro Avia 21:13,49 01:18,62
Samertolameu 21:15,22 01:20,35