Hondarribian, Camargon eta San Pedron estropadak astebururako
admin -k bidalia Ost, 21/08/2009 - 17:08 -n
Data:
2009-08-21 18:08Asteburu honetan TKE eta KAE1 ligako bina estropada jokatuko dira. TKE ligan larunbatean Hondarribiako ikurriña jokatuko da arratsaldeko bostetatik aurrera eta igandean Pasaian izango da hitzordua 'Kofradiaren XV. ikurriña' jokoan jartzen delarik.
KAE1 ligan larunbateko estropada Kantabria aldean izango da, Camargon hain zuen ere, 'XIX bandera de Camargo' jokatuko delako. Igandean, aldiz, 'Hondarribiko XIV. promozio estropada' jokatuko da.
